Aretxabaletako Udalak Angeluko erailketa matxista gaitzesten du

2026/10/20

Emakume batek bere buruaz beste egin du bortxaketa bat salatu ostean, Angelun. Aretxabaletako Udalak Angelun gertatutako erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak, Euskal Herrian, 2003tik 138 emakume eta 13 adingabe hil ditu.

Hau ez da ekintza bakan bat, jendartean errotuta dagoen arazo estruktural bat delarik. Horregatik, Udalak adierazten du urriaren 21ean, asteazkenean, 18:00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!