Iralabarriko eta Kurtzebarri osteko txintxaunak berrituko ditu Udalak
Udalak aste honetan lizitaziora aterako du Iralabarri parkeko haur txikientzako txintxaunak berrizteko eta Kurtzebarri osteko txintxaunak hobetzeko lanen lizitazioa.
Iralabarriko haur txikien parkean elementu berriak jarriko dira eta lurra berriztu egingo da. Horretarako, gaur egun dauden elementu gehienak kendu eta berriak jarriko dira.
Kurtzebarrin, aldiz, ingurua txukunduko da, lurra eta bankuak aldatuko dira eta elementu berri bat gehituko da. Elementu berri hori gira bira bat izango da, guztiz irisgarria, mugikortasun arazoak dituzten haurrek ere erabili ahal izateko.
Jarduketa hauek 75.854 euroko aurrekontua dute guztira, eta lizitatzaileak lanak amaitzeko 4 hilabetetako epea izango du.
Horrez gain, beste parkeen mantenua ere egingo da: Gernika plazako txintxaunetan mantenimendu sakona egitea aurreikusten da, baina gainontzeko parkeetan ere eskuhartzea ere egingo da. Parkeen mantenimendua bermatzeko, enpresa bat kontratatuko da, etengabeko egokitzapen eta mantenu lanak egiteko.
