Aretxabaletako bi artistek eta Felix Iñurrategiren irudiak bat egin dute herriko fatxada batean

2026/10/01

Aretxabaletan, herriko etxebizitza bateko fatxadan mural berezi bat egiten ari dira egunotan, artea, herriko talentua eta mendizaletasunaren memoria uztartuz.

Muralaren lehen zatia Mutiko Kristal herriko muralista ari da egiten, bere estilo eta teknika propioa erabiliz. Behin marrazkia amaituta, Yonglass artistak hartuko du lekukoa, eta bere arte beira teknikarekin emango dio azken ukitua lanari.

Ekimen honen bidez, Aretxabaletako bi artista hauei, merezi duten aitortza eta ikusgarritasuna eman nahi zaie, beste behin, herrian bertan sortu eta beraien sormenaren bidez herriari ekarpen hau egiteagatik. Baina muralak badu beste protagonista nagusi bat ere: Felix Iñurrategi alpinista Atxabaltarraren irudia. Haren irudia fatxadan plasmatuz, oroimen keinu bat egin nahi zaio.