KZgunea: Zuzeneko hitzaldiak UZTAILA 2021

2021/06/15

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

KZguneko zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

Uztaileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

1. astea: Doako liburu elektronikoak jaitsi
- Uztailak 6, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Uztailak 8, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

2. astea: Argazkigintza mugikorra
- Uztailak 13, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Uztailak 15, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Azken albisteak ezagutu RSSei esker
- Uztailak 20, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Uztailak 22, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

4. astea: Doako filmen atariak
- Uztailak 27, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Uztailak 29, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.