Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua eta jubilatuentzako gunea egokituko dira anbulategi zaharrean

2026/10/27

POBA proiektuaren baitan, Atxabaltamugi jarduerak bere ordutegia eta jarduerak handituko ditu. Nagusien ongizatea bermatzeko, prebentzioan oinarritzen den proiektu honen baitan, Foru Aldundiak, Adinberri fundazioaren bidez, hainbat teknologia jarriko ditu proiektuaren zerbitzura. Hau dela eta, anbulategi zaharrean moldaketa-lanak hasi dira. Eraikina, herritarren osasunerako eta ongizaterako gune bihurtuko da, bi erabilera nagusirekin.

Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua

Eraikinaren alde batean, bizi-ohitura aktiboak ez dituen herritarrei zuzendutako zerbitzu bat egokituko da. Jarduera fisikoa egiten hasi nahi duen edonor bertara joan ahal izango da, jarduera fisikoaren profesional baten eskutik aholkuak, gidalerroak eta laguntza jasotzeko, ohitura hori bere egunerokoan txertatzeko helburuarekin.

Zerbitzuaren ardatza David Health Solution metodología berritzailea izango da. Metodologia horren bidez, lehenik eta behin, herritarraren gaitasun funtzionalaren diagnostikoa egingo da. Diagnostiko horretatik abiatuta, zuzendutako mugimenduen eta kontrolatutako kargaren manipulazioaren bitartez, norbanakoaren indarra, mugikortasuna eta giltzadura ezberdinen koordinazioaren hobekuntza sustatuko da. 

Xedea argia da, herritarra bizi-ohitura aktiboetara ahalduntzea. Bizi-ohitura aktiboak bere kabuz hartu eta mantentzeko.

Jubilatuentzako gunea

Eraikinaren beste aldean, herriko jubilatuentzako gune bat ere egokituko da. Alde batetik Basotxo elkartekoek beraien egunerokotasunean egon daitezkeen aktibitate edo jarduerak aurrera atera ahal izateko eta bestetik, adinekoek harremaneterako toki propioa izan dezaten.

Lanak amaitu eta zerbitzua martxan jartzeko prest dagoenean, jakinaraziko da.