Gabonak ekitaldiz beteta datoz

2019/12/03
Gaurtik aurrera herriko dendetan erosteko 20+10 bonuak jarriko dira salgai. Aurten ere, merkatariak Gabonetako kanpainaren bideoaren protagonistak dira .

 

Gabonak iristear dira, eta jaiak girotuko dituen egitaraua prest dago dagoeneko. Gabonetako kanpaina hainbat eragileren inplikazioarekin diseinatu dute eta publiko guztientzako ekintzak biltzen ditu.

Azken urteetako ildoari jarraituz, herriko komertzioetan kontsumoa bultzatzeko asmoarekin, Udalak 20+10 bonuak kaleratu ditu, Aretxarte elkarteko dendetan gastatu ahal izango direnak. Gaurtik aurrera Arkupen salgai egongo diren bono bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko dira, eta beste hamar euro gehiago lortuko dira herriko establezimenduetan erosketak egiteko. 30 euro horiek urtarrilaren 5era arte gastatu ahal izango dira. Iaz Udalak bonu kopurua 400era bikoiztea erabaki zuen, kontuan hartuta salgai jarri eta egun gutxira agortu zirela. Beraz, 2019rako ere 400 bonu atera dira. 16 urtetik gorakoek erosi ahal izango dituzte.

Unai Elkoro alkateak Gabonetako kanpainaren aurkezpenean azaldu duenez, ekimen honekin 'herrian kontsumoa bultzatu nahi dugu tokiko merkataritza sustatuz”. "Gastu-ihesa nolabait geldiarazi eta bezeroa fidelizatuko dituen ekintzekin laguntzea da egiten ari den Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziaren (PERCO) helburua. Azken honek modu zehatzagoan zehaztuko ditu aurrera eramango diren ekintzak", adierazi du Elkorok.

Alkateak Gabonak girotuko dituzten ekitaldiak ere izan ditu hizpide, besteak beste: abenduaren 14an eta 15ean Herriko plazan egingo den azoka, Arkupek eskainiko duen kultur egitaraua, Olentzero, Bizar Zuri eta Errege Magoen kabalgata.

Gabonetako argiak ostegunean piztuko dira. Aurten, herriko bi sarreretan Zorionak dioten argiak ere jarri ditu Udalak.

GABONETAKO KANPAINA:

  1. 20+10 bonuak.
  2.  Bideoa. Merkatariak dira berriro protagonistak AZ Visual Mediako Mikel Alberdik eta Ibai Zangituk egindako promozio bideoan.
  3.  Erakusleiho lehiaketa. Herriko denda guztiek parte har dezakete. Erakusleihoa abenduaren 5etik 27ra bitartean muntatuta egon beharko da, eta bi sari banatuko dira: erakusleiho onenak Aretxarteko saltokietan gastatzeko 300 euroko bonoa jasoko du, eta 150 euroko bonoa euskarazko mezurik onena duen erakusleihoak. Sariak abenduaren 27an banatuko dituzte. Epaimahaia erakusleihoen apainketan aditua den pertsona batek osatuko du.
  4.  Aretxarte merkatarien elkarteak zigiluen kanpaina martxan jarriko du. Elkarteko saltokietan erosketa bakoitzeko zigilu bat lortuko da. Guztira sei zigilu osatu beharko dira kartulina batean 200 euroko bonoa eta 50 euroko beste 39 bonuen zozketan parte hartzeko. Zozketa 2020ko urtarrilaren 8an egingo da.

Aretxartek, halaber, merkatariak protagonista dituen egutegia banatuko du bezeroen artean. 2.900 ale atera dira.

  1.  Gabonetako azoka. Artisau, ekoizle eta merkatari aretxabaletarren parte-hartzearekin. Ohi bezala, Karpa Herriko plazan jarriko dute, eta abenduaren 14an eta 15ean bisitatu ahal izango da. Bezperan, hilaren 13an, Aretxartek kontzertua antolatuko du, eta buzkantzak dastatu ahal izango dira UDAren eskutik. Karpa hilaren 18ra arte egongo da muntatuta, eta egun horretara arte hainbat ekitaldirekin girotuko da.

KULTUR EGITARAUA:

1. Abenduak 5: Samuele Telari akordeoilariaren kontzertua. Arrasate Hiria Nazioarteko Lehiaketaren irabazlea 2019an. Arkupen (19.30ean).

2. Abenduak 17: Leizarra Musika Eskolaren Gabonetako kontzertua. Gabonetako azokako karpan (18.00etan).

3. Abenduak 22: Organo kontzertua eta bakarlariak. Jokin Bengoak, Mari Carmen Etxeandiak, Ciriaco Sandovalek eta Mariatxen Urkiak abestuko dute, Jose Luis Frantzesena organo-jotzailearen laguntzarekin. Parrokian, 19.00etan.

4. Abenduak 26: Gospel kontzertua, The Upper Room taldearekin. Arkupen (20.00etan).

5. Abenduak 29: Aretxabaleta Abesbatzaren Gabonetako kontzertua. Parrokian (19.00).

6. Abenduaren 28an: Karmele Igartua bekaren sari banaketa. Arkupe (12.30).

GABONETAKO EKINTZAK

• Abenduak 24: Gurasoek eta umeek baserritar jantzita gabon kantak abestuko dituzte. 12.00etan, Mari Domingi eta Olentzero Herriko plazan izango dira, eta 18.30ean kiroldegitik abiatuko dira, musika eskolako txistulariek lagunduta. Amaitzeko, plazan, Leizarra musika eskolako haur abesbatzak ere abestuko du.

• Abenduak 31: Bizar Zuri. 18.30ean kiroldegik. Ikastetxeetako guraso elkarteen eta Leizarra musika eskolaren laguntzarekin.

• Urtarrilak 5: Errege Magoen kabalgata. 18.30ean hasiko da ibilbidea kiroldegian.

 UMEENTZAKO PARKEA:

• Urtarrilaren 2an eta 3an Ibarra kiroldegian.