Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Bizi Dantza' ikuskizuna aurkeztuko dute uztailaren 17an kiroldegian

2020/06/25

 

Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek Bizi Dantza ikuskizuna eskainiko dute uztailaren 17an kiroldegian (18:00etan). Ekintza hori martxoaren 13an bertan behera utzi behar izan zuten osasun larrialdi egoera hasi zelako.

Sarrera bere garaian erosi zutenek bi aukera izango dituzte: Arkupeko leihatilatik pasa, ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko (dirua ekainaren 29tik uztailaren 7ra bitartean itzuliko da), edo emanaldirako gorde. Itzultzen diren sarrerak Arkupen jarriko dira salgai uztailaren 8tik 16ra arte, bost euroren truke.