Itziar Azpirozen ‘Naturaren leihoak’ erakusketa ikusgai dago Arkupen

2022/01/19

Arkupeko erakusketa gelan Itziar Azpiroz nafarraren Naturaren leihoak izenburuko lanarekin gozatzeko aukera egongo da urtarrilaren 31ra arte. “Amalurrak zentzumenak elikatu, emozioak piztu eta artea sortzera bultzatzen gaitu bere edertasuna zimeldu ez dadin”, azaldu du artistak.

Erakusketan landare prentsatu, lehor eta naturako osagarri desberdinen konposaketak daude ikusgai, kolore, forma eta testura ezberdinez lagunduta.