Algara ludotekak ateak zabalduko ditu irailaren 28an

2026/09/24

Algara ludoteka, 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako udal aisialdi zerbitzua da. Gernika Plazan dago kokatu dago eta urritik ekainera bitartean egoten da zabalik herriko haur guztientzat.

Helburu hezitzaileak

Algara Ludotekaren helburu nagusiak haurren ongizatea eta garapen pertsonal zein soziala sustatzea dira, aisialdia modu osasuntsuan, aktiboan eta sortzailean bizitzeko aukera eskainiz. Horrez gain, honakoak ere bultzatu nahi dituzte:

  • Bizitzarako oinarrizko jarrerak eta trebetasunak garatzea.
  • Beste haurrekin eta hezitzaileekin loturak eraikitzea.
  • Bizikidetza, errespetua eta kulturartekotasuna sustatzea.
  • Sormena eta ekimena lantzea.
  • Erabakiak hartzeko eta iritziak partekatzeko gaitasuna sendotzea.
  • Haurrek heltze-prozesuan erreferente iraunkorrak izatea.

Izen-ematea eta ordutegiak

Izen-ematea urriaren bigarren astetik aurrera egingo da, online edo ludotekan bertan. Ikasturte osoko kuota 90 eurokoa izango da. Egoera zaurgarrian dauden familiek eskolaz kanpoko ekintzetarako dirulaguntzak eskatzeko aukera izango dute udalean, irailaren 30a aurretik.

Ohiko ordutegian, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrek bi txandatan parte hartu ahal izango dute:

  • Lehen txanda Haur Hezkuntza: 16:45etik 18:15era.
  • Bigarren txanda Lehen hezkuntza: 18:15etik 19:30era.

Ostiraletan LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek 16:45etik 19:30era jarduera bereziak izango dituzte.

Informazio gehiago nahi duten familiek ludotekan bertan jasoko dute arreta eta orientazioa.

Ate irekien jardunaldiak

Ludoteka ezagutu eta haurrek zerbitzua probatzeko aukera izan dezaten, ate irekietako egitarau berezia antolatu ohi da urtero. Aurtengo ikasturterako prestatutako programazioa ondokoa da:

  • Irailak 28: Ludotekaren aurkezpena
  • Irailak 29: Mahai-jolasen eguna.
  • Irailak 30: Eskulan tailerrak.
  • Urriak 1: Sukaldaritza tailerra.
  • Urriak 2: Esperimentuak.

Kale ekintzak: haurrak ludotekan jaso eta ludotekara itzuliko dira

  • Urriak 5: Eliza atzeko parkean jolasak
  • Urriak 6: Txapa tailerra.
  • Urriak 7: Herrian zehar jolas gidatuak.
  • Urriak 8: Tirolinara irteera.
  • Urriak 9: Herri kirolak.

Ate irekietan ere bi txandak mantenduko dira:

  • Haur Hezkuntza: 16:45etik 18:15era.
  • Lehen Hezkuntza: 18:15etik 19:30era.