Aratusteetarako lokala prest dago

2020/01/16
Gaurtik aurrera giltzak Arkupeko harreran jaso ahal izango dira.

 

ERABILERARAKO ARAUAK:

1. Talde edo koadrila bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, eta hark hartuko du taldearen ekintzen ardura.

2. Talde bakoitzak 20 euroko fidantza jarriko du izena ematerakoan, eta lokala jaso eta giltzak ematen dituztenean itzuliko zaizkio.

3. Lokalaren giltza ordezkari horri emango zaio, eta hark aldez aurretik bere datuak (NAN eta telefonoa) eman eta agiri hau sinatuko du. Guztiz debekatuta dago giltzen kopiak ateratzea.

4. Koadrila bakoitzak bere materiala eta tresnak eraman beharko ditu. Beste talde batzuetako materiala erabiltzeko, derrigorrezkoa da haien baimena izatea.

5. Adingabez osatutako koadrilen kasuan, lokala erabiltzeko beharrezkoa izango da talde ordezkaria pertsona nagusi bat izatea. Pertsona horrek bere datuak (NAN eta telefonoa) eman beharko ditu eta dokumentu hau sinatu. Gainera, taldea lokalaren barruan badago, bertan egon beharko du. Era berean, gurasoek jakinean egon beharko dute.

6. Eguna amaitzean lokala garbi eta txukun utzi beharko da, eta lokaletik azkena irteten denak argia itzali eta atea itxiko du.

7. Lokala 21: 00etan itxiko da. Ordu horretatik aurrera ezingo da erabili.

8. Martxoaren 13a baino lehen dena garbi eta jasota egon beharko da. Udalak edukiontzi bat jarriko du horretarako.

9. Udalak ez du bere gain hartuko lokalean gerta daitezkeen ezbeharren edo istripuen erantzukizunik.

10. Margotzeko, derrigorrezkoa da zorua eta hormak ondo babestea.