“Pool Party’ hilaren 17an, ikasturtea agurtzeko

2022/06/14
12 eta 16 urte bitartekoei zuzenduta dagoen festa kiroldegiko igerilekuetan izango da, 19:00etatik 21:30era bitartean. Dj Nemuxekin animazioa eta puzgarriak egongo dira.

Nerabeei zuzendutako eskaintzaren barruan, eta ikasturtea agurtzeko asmoz, datorren ostiralean –ekainaren 17an- Ibarra kiroldegiko igerilekuetan Pool Party-a ospatuko da. Festan Dj Nemux animazioa eta puzgarriak izango dira.

12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago. Hitzordua 19:00etatik 21.30era izango da (sarrera doan).

Ekintza hau Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalek bultzatutako Bixi programaren barruan antolatu da, aisialdiaz modu osasungarrian gozatzeko aukerak eskaintzea helburu duena.