Udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu da

2022/05/04
Maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik udal webgunean.

Aurtengo udaleku irekiak uztailaren 4tik 22ra bitartean izango dira. 2010 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude, eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago.

Guztira, 320 plaza eskainiko dira 4 eta 12 urte bitarteko haurrek oporretan euskaraz eta aisialdiaz ekintzen bitartez gozatzeko. Udalak antolatutako udako eskaintza hau aurrera eramateko 72. 320 € partida bideratu da. Loramendi Euskara Elkartea arduratuko da programa kudeatzeaz.

Hona hemen udaleku irekietako eskaintza:

Datak: Uztailaren 4tik 22ra.

Nori zuzenduta: 2010-2018 urte bitartean jaiotako haurrei.

Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara. 2018an jaiotakoentzat: 10:00etatik 13.00etara.

Prezioa: 85 euro.

Izen-ematea online: Gaurtik (maitzaren 4) maiatzaren 18ra arte. Ume bakoitzeko formulario bat bete beharko da.

Inprimakia bete.