Nolakoa da euskararen erabilera Aretxabaletako merkataritzan eta ostalaritzan?

2020/03/03

 

Aretxabaletako Udalak, herrian euskararen erabilera handitzeko asmoz, urrats berri bat eman nahi du herriko ostalari eta merkatariekin elkarlanean.

Lehenik, Aretxabaletako merkataritzan eta ostalaritzan euskararen egoera zein den ezagutu nahi da, ondoren, argazki horretatik abiatuta, aurrera begira euskara gehiago erabiltzeko neurri zehatzak hartu ahal izateko. Horretarako, inkesta bat pasako zaie arloko profesionalei (emailez edo paperean)  bete dezaten.

Proiektua, Aretxabaletako udalaren ekimenez eta Loramendi Euskara Elkartearekin lankidetzan egingo da, eta Elhuyar Aholkularitza enpresak gidatuko du.