Haurrak pandemia egoeran (Streaming bidezko hitzaldia)

2020/11/30
Aretxabaletako Gazteria sailak haurrak pandemia egoeran deritzon hitzaldia antolatu du. Nerea Mendizabal psikopedagogoak eta komunikazioa ez bortitzean adituak emango ditu azalpenak.

COVID-19ak haur asko beldurtuta ditu, batzuk etxean bizi izan dute gaixotasuna edo etorkizun batean biziko dute, beste batzuk heriotza ere bai. Egunerokoan maskarekin dabiltza, lagunen artean distantzia mantentzeko eskatzen zaie, lagunekin jolasteko aukera gutxiago dute eta eskolaz kanpoko ekintza asko bertan behera geratu dira.  

Testuinguru honetan, beldurrak, dolua, etxeko harremanak eta egoeraren inguruan sortzen diren zalantzak kudeatzeko aholkuak emango ditu Nerea Mendizabalek.

Hitzaldia azaroaren 30ean izango da Arkupe Kultur Etxean  edo streaming bidez (www.aretxabaleta.eus helbidean), 18:00etatik aurrera.

Izen-ematea: gazteria@aretxabaleta.eus

IKUSI ZUZENEAN: