Aretxabaletako udaleku irekietarako begiraleak behar dira

2013/03/15
Uztailaren 2tik 24ra izango dira udalekuak. Goizeko 10:00etatik-12:30etara eta arratsaldeko 15:00tik-17:00etara.

Aurrez formazio saioak eta lan bilerak egin beharko dituzte aukeratutako begiraleek.

Begirale izateko ondoko baldintzak bete beharko dira ezinbestean:
  • Gehienez 30 urte izatea eta gutxienez 18
  • Euskaraz jakitea
  • Formazio saioetan parte hartzea

Baloratuko da besteak beste:
  • Hezkuntza mundurarekin zerikusirik duen ikasketak izatea
  • Beste urte batzuetan izandako esperientzia

Kurrikuluma: martxoaren 18tik apirilaren 10era bitarte jasoko da: gazteria@aretxabaleta.net helbide elektronikoan edo udaletxeko gazteria zerbitzuan .