TRIL Atxabaltako Txoko Feministak udazkeneko programazioa aurkeztu du
TRIL Atxabaltako Txoko Feministak aurten ere udazkeneko jabetze eskola martxan jarri du eta udazkenerako hainbat ikastaro, topagune eta bestelako ekintzak (hitzaldiak, liburu aurkezpenak, ikuskizunak…) antolatu ditu. Ekintzak ez dira soilik emakumeei zuzendutakoak, emakume eta queerrentzat batzuk, gizonezkoentzako beste batzuk eta edozein herritarri zuzendutakoak ere badaude. Horrez gain, emakume eta queerrentzako ahollkularitza juridikoa martxan da berriz. Ekintza guztiak doakoak dira.
Ikastaro eta topaguneak: irailaren 18ra arte izen-ematea irekita
Urritik abendura bitartean hainbat ikastaro eta topagune antolatu dira. Aurtengo berrikuntza nagusia ikastaroez gain, gune egonkorragoak sortzeko helburuarekin, topaguneak edo gai jakin baten bueltan sortuko diren taldeak eskainiko dituela da.
Guztira, honako 5 ikastaroak antolatu ditu eta guztiak emakume eta querrei zuzendutakoak dira, Feminismoa guztiontzat ikastaroa ezik, edozein herritarrek parte hartu ahalko duela saio horretan eta.
- Nik ere konpontzen dut: iturgintza eta elektrizitatea. Dinamizatzailea: Ana Oceja Uribe. 6 saio (urriak 14, 21, 28; azaroak 4, 11, 18).
- Feminismoa guztiontzat. Dinamizatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro. Saio bakarra (urriak 15).
- Vogue tailerra. Dinamizatzailea: Eider Sanchez Garcia. Saio bakarra (urriak 24)
- Clown ikastaroa. Dinamizatzailea: Bea Larrañaga Ibeas. 4 saio (urriak 28; azaroak 4, 11, 18)
- Yoga hastapen ikastaroa. Dinamizatzailea: Irati Etxebarrieta Altuna. 3 saio (abenduak 2, 9, 16).
Honako 3 topaguneak eskainiko ditu:
- Amatasunean bidelagun. Emakume eta queerrentzako. Amatasunak sortzen dituen kezkak eta bizipenak partekatzeko gune segurua eta askea eskaintzen du espazio honek. Dinamizatzailea: Nahia Alkorta Elezgarai. 6 saio, hamabostean behin, ostegunetan, urritik abendura (urriak 8, 22; azaroak 5, 19; abenduak 3, 17).
- Irakurketa feministen topagunea. Emakume eta queerrentzako. Dinamizatzailea: Dorleta Kortazar Alkoz. 6 saio, hilero, astelehenetan, urritik martxora (urriak 19, azaroak 16, abenduak 14, urtarrilak 11, otsailak 22, martxoak 22). Irakurri diren liburuak honakoak izango dira: Esne berriketan. Uxue Alberdi; El sentido de consentir. Clara Serra; Zoriona edo antzeko zerbait. Karmele Mitxelena; Betty. Tiffany Mc Daniell; Erabili goldea hilen hezurren gainetik. Olga Tokarczuk; Fue tu magia la que me trajo hasta aquí. Djamila Ribeiro. Lehen saioan, urriaren 19an, Uxue Alberdiren Esne berriketan liburuaz arituko dira eta egileak ere parte hartuko du.
- Gizonen hausnarketarako topagunea. Gizonezkoei zuzenduta. Gizontasuna eta maskulinitateei buruzko gogoetarako eta kontzientzia hartzeko topalekua, kezkak, iritziak edo kritikak konpartitzeko. Dinamizatzailea: GIZONDUZ. 6 saio, hilean behin saio bat (lehen saioa: urriak 22). Lehen saiora etorritakoen artean erabakiko dituzte hurrengo 5 saioen maiztasuna eta datak.
Ikastaro eta topaguneetan izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza kopurua mugatua. Izena emandako ordenaren arabera esleituko dira plazak eta Aretxabaletan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Irailaren 8tik 18ra bitartatean eman daiteke izena. Izena emateko izen-emate orria bete behar da eta horretarako 3 bide daude: Online formularioa bete; udal
eraikinetan aurkituko dituzte Jabetze eskolako liburuxkaren amaieran dagoen izen-emate orria bete eta TRIL Atxabaltako Txoko Feministan entregatu edo zuzenean jo TRIL Atxabaltako Txoko Feministara eta bertan bete. Jabetze eskolari buruzko informazio gehiago: liburuxka | kartela
Bestelako ekintzak
Ikastaro eta topaguneez gain, irailetik eta abendura bitartean, hainbat hitzaldi, saio eta ikuskizun antolatu dira. Ekintza hauetan parte hartzeko ez dago izenik eman beharrik.
Esate baterako, irailean bi hitzaldi izango ditugu: bata, Ukraniako gerra ikuspegi feminista batetik aztertzeko (irailak 17) eta, bestea, amatasuna eta feminismoa uztartzeko gakoak konpartitzeko (irailak 24). Urrian, aldiz, gizonezkoei zuzendutako hitzaldia indarkeria matxistaren aurrean gizonen paperari buruz hausnartzeko hitzaldia egongo da (urriak 8) eta “Borrokalari transgeneroak” liburuari buruzko tertulia (urriak 14). Azaroaren 19an, Irantzu Varelaren “Manólogo” ikuskizuna egongo da eta azaroaren 26an, Palestina genozidioari buruzko hitzaldia (“Palestinako genozidioa begirada feminista batetik”). Programazio osoa hemen (programazioa).
Emakume eta querrentzako aholkularitza juridiko zerbitzua martxan: hilean behin
Otsailean abiatu zen 16 urtetik gorako edozein emakume edo queerrentzako aholkularitza zerbitzu honetan hainbat gairi buruzko kontsultak egin daitezke: familia (banaketak, dibortzioak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenak ez betetzeak ...), lana (kaleratzeak, diskriminazioa, jazarpena, zaintzaile profesionalen eskubideak, herritarrek zaintzaile profesional bat kontratatzeko urratsak...), indarkeria matxista (eskubideak, ondorioak...), adineko pertsonak, LGTBIAQ+ pertsonak (eskubideak, trantsizio prozesuak...), …
Zerbitzua doakoa, konfidentziala, pertsonalizatua eta aurrez aurrekoa da. Bi profesional arituko dira aholkularitza juridikoa eskaintzen ikuspuntu feminista batetik (Kistiñe Lujanbio Galdeano eta Ane Iturbe Mujika). Hilean behin eskainiko da, asteartetan, irailetik abendura, honako datetan: Irailak 8, urriak 13, azaroak 10 eta abenduak 15. Ordutegia: 13:00-15:00; 16:00-18:00.
Beharrezkoa da aldez aurretiko hitzordua. Horretarako jarri harremanetan Berdintasun sailarekin.
Harremanetarako: Tel. 688 63 33 81 / berdintasuna@aretxabaleta.eus / gerturatu TRIL Atxabaltako Txoko Feministara (Ilargi Plaza, 5).
TRIL Atxabaltako Txoko Feministak ordutegi berria du irailetik aurrera eta honakoa da: 11:00etatik 14:00etara, astelehen, asteazken eta ostiraletan; 15:00etatik 19:00etara, astearte eta ostegunetan.
