Aretxabaletako Udalak begiraleak kontratatzeko kurrikulumak jasotzeko epea zabaldu du Gabonetako Parkerako.
2026/11/20
Parkea, aurten dataz aurreratu da eta abenduaren 22an eta 23an egingo da ondoko ordutegian:
- 11:00-13:00
- 17:00-20:00
Begiraleen zereginak:
- Haurrekin jolastea
- Puzgarrietarako txandak eta ilerak antolatzea
- Sarreren salmenta mahaian egotea
- Eskulan tailerrak dinamizatzea
- Parkerako materiala prestatu eta azken egunean jaso eta garbiketzea.
Oharra: lehen egunean 10:30etan elkartuko da begirale taldea eta azken egunean dena jaso ondoren amaituko da lana.
Begirale izateko, honako baldintzak bete beharko dira:
- Euskaraz ondo hitz egiten jakitea.
- 18 urte beteta izatea.
- Lehentasuna Aretxabaletako gazteek izango dute.
Eskabideak honako puntuazio-sistemaren arabera baloratuko dira:
- Monitore titulua izatea: 5 puntu.
- Monitoretza titulua ikasten ari izatea: 3 puntu.
- Magisteritza ikasita edo ikasten egotea: 1 puntu.
- Aretxabaletako Udaleku Irekietan begirale gisa aritutako urte bakoitzeko: 1 puntu.
- Gabonetako Parkean begirale gisa aritutako urte bakoitzeko: 2 puntu.
- Euskara C1 titulua izatea: 1 puntu.
Kurrikulumak ondoko helbidean aurkezteko azken eguna: abenduak 4 - gazteria@aretxabaleta.eus helbidean edo Aretxabaletako Udaleko Gazteria zerbitzuan.
