Elektrizitatearen faktura berriari buruzko on-line saioa

2021/06/16

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Debagoieneko Mankomunitatea eta eskualdeko udalekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, elektrizitatearen faktura berriaren inguruan informatzeko ON-LINE tailerra antolatu du ekainaren 23an, asteazkena, 18:00etan.  

Tailer honen helburua jada ekainaren 1etik indarrean dauden elektrizitatearen faktura berriarien tarifei buruzko oinarrizko azalpenak ematea da. Gainera, tailerra herritarrei irekitako leihatila baten modukoa izango da, gai honi buruzko edozein zalantza galdetzeko eta hizlariak momentuan erantzun ditzan.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurretik  izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik saiorako sarbidea ematea. Izena emateko, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 943 16 41 72/605 75 76 87
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko. Saioa euskaraz izango da baina aldibereko interprete zerbitzua edukiko du, horrela nahi duenak gazteleraz azalpenak entzun eta galderak egiteko.

Tailerrean sortzen diren galdera edo zalantzak txat bidez luzatu ahal izango dira eta, ahal den neurrian, saioan bertan erantzungo dira. Denborarik emango ez balu, mezu elektroniko bidez erantzungo zaizkie galderak partehartzaileei.