I. Artzain Txakurren Lehiaketa izango da protagonista larunbatean

2022/05/10
Sei txakur lehiatuko dira, horien artean Antzuolan bizi den Javier Gaztañaga aretxabaletarraren ‘Cool’ izenekoa.

Aretxabaletak I. Artzain Txakurren Lehiaketa hartuko du datorren larunbatean (maiatzak 14). Sei txakur arituko dira nor baino nor, beste horrenbeste artzainen aginduetara: Javier Gaztañaga aretxabaletarraren Cool; Manuel Gorritiren Indo (Aizarnazabal); Pello Segurolaren Argi (Matxinbenta); Mikel Aizpuruaren Argi (Oiartzun); Jon Olivaresek Bizirekin parte hartuko du (Zeanuri), eta Juan Inaxio Irakulisek Beltz gidatuko du (Etxano).

Lehiaketa Otala Zelai inguruan egingo da, 17:30etik aurrera. Parte-hartzaile bakoitzak zazpi minutuko bi ariketa egin beharko ditu. Artxate Elkartea da antolatzailea, Udalaren laguntzarekin.