Iaz herrian jaiotako haurrei egindako bertsoak jaso dituzte liburuxka batean

2022/12/16

Aretxabaletan 2021ean jaiotako haurrei egindako bertsoak jasotzen dituen liburuxka banatu zuten atzo Arkupen. Ekitaldian, protagonistekin batera, udaleko ordezkariek eta Lekaixoka Bertso Eskolako kideek ere parte hartu zuten.

Lekaixokak bertso bana idatzi dio haur bakoitzari, aurrez eskuratutako informazioaz baliatuz. Bertso pertsonalizatu horiekin batera, haur bakoitzaren argazki batek ere janzten du liburuxka.

45 ume dira 2021ean jaiotakoak, baina ekimen honetan 27k eman zuten izena.