Gabonetako haur parkerako begiraleak behar dira

2022/12/16

Datorren urtarrilaren 3an eta 4an Gabonetako parkea egingo da Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Urtero  bezala, parkeko ordutegia 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara izango da.

Begiraleen egin beharrak eskulan tailerrak antolatu, puzgarrietarako txandak eta zainketa antolatu, sarrerak saldu eta parkea garbi mantentzea izaten dira.

Begirale izateko  kurrikulumak behean ageri den helbidean jasoko dira:

Kurrikulumak jasotzeko azken eguna abenduaren 23a izango da.  

Hona hemen bete beharreko baldintzak:

  • Ezinbestekoa izango da euskaraz hitz egiten ondo jakitea.
  • 18 urte beteak izatea.

Puntuazioa:

  • Monitore titulua izatea 5 puntu.
  • Monitoretza titulua ikasten egotea 3 puntu.
  • Magisteritza ikasita edo ikasten egoteagatik 3 puntu.
  • Aretxabaletako udaleku irekietan begirale izateagatik urte bakoitzeko 1 puntu.
  • Gabonetako parkean begirale izateagatik urte bakoitzeko 2 puntu.
  • Euskara EGA edo C1 titulua: 1 puntu.