Egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko programa

2011/11/04

Abendua gainean dugunez eta horrekin batera gabonak, aldi baterako egonaldietan kontuan hartu beharreko zenbait alderdi jakinarazi nahi dira Gizarte Zerbitzuetatik:

    • 1.hamabostaldiko eskaerak - hilabeterako egonaldiak

• Eskaerak hartzeko epea: azaroak 18.

    •  2.hamabostaldiko eskaerak

• Eskaerak aurkezteko epea: azaroak 28.

Epez kanpo jasotzen diren eskaerei plaza esleituko zaie leku libreak geratzen diren neurrian.

Eskaeren kopurua libre dauden plazen kopurua baino handiagoa bada, lehentasuna emango zaie urtean zehar aldi baterako egonaldirik egin ez dutenei.

Eskaerak udaletxeko gizarte zerbitzuetako bulegotik bideratuko dira.