Gizarte berdinzaleago baten aldarriarekin bat egin du Aretxabaletak Martxoaren 8aren bueltan

2020/03/04

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Udalak eta Atxabaltako Mugimendu Feministak.

Antolatzaileen esanetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna “orain arteko lorpenak ospatzeko eguna da, baina bereziki aldarrikapenak egitekoa, oraindik ere bide luzea dugulako egiteko berdintasunaren alde”. Gainera, aldarrikapenetatik haratago, “konpromisoak hartu eta berresteko eguna ere bada, Aretxabaleta berdinzaleago bat lortzeko”, gaineratu dute.

EGITARAUA:

Igandea, martxoak 8

  • 12:45ean. IV. Emakumeen Martxa.
  • 15:00etan. Emakumeen Bazkaria. 
  • 19:00etan. Mobilizazioa Herriko Plazan.

Asteartea, martxoak 10

  • Formakuntza "Indarkeria matxista eta kontsumoa". Setem Hego Haizearen eskutik. Arkupeko bigarren solairuan, 18:00etan.

Asteartea, martxoak 17

  • Dokumentala "Fabricando Mujeres". Setem Hego Haizearen eskutik. Arkupeko Zaraia aretoan, 19:00etan.

Larunbata, martxoak 28

  • Lantegia "Aitatasuna arduratsura bidean" Iñaki Casaresekin. Kukumiku elkartean izango da.