Azaroak 25a aldarrikatzeko herritar guztiei zuzendutako ekintzak

2026/11/06
Azaroak 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, datozen asteotan hainbat ekintza antolatu dira Aretxabaletan, indarkeriaren ertz anitzak jorratzeko xedearekin:

“Querer” telebista-seriearen emanaldia eta solasaldia bi egunetan

"Querer" (2024) lau kapituluz osatutako telebistako serie laburra da, Alauda Ruiz de Azúak zuzendutakoa (2024, Movistar+eko serie originala). 30 urtez ezkonduta egon eta bi seme-alaba elkarrekin izan ondoren, Mirenek ezkontza-etxea utzi eta senarra salatu du etengabeko bortxaketagatik. Salaketa larri horren ondorioz, semeek aukeratu egin beharko dute, ama sinetsi ala bere errugabetasuna defendatzen duen aitaren alde egin.

Seriearen lehen bi kapituluak azaroaren 10ean, 18:00etan emango dira eta jarraian solasaldia egongo da. Seriearen azken bi kapituluak, aldiz, azaroaren 17an, 18:00etan ikusi ahalko dira eta, ondoren, solasaldia egongo da. Bi emanaldiak emakume eta queerrentzako dira eta TRIL Atxabaltako Txoko Feministan izango dira.

Solasaldiak Ane Iturbe Mujika eta Kistiñe Lujanbio Galdeano abokatuek dinamizatuko dituzte; biek emakume eta queerrentzako aholkularitza juridiko zerbitzua eskaintzen dute hilean behin Aretxabaletan.

Irakurketa feministen topagunea: “El sentido de consentir” liburua

Irakurketa feministen topagunearen 2. saioa izango da azarokoa eta bertan Clara Serraren “El sentido de consentir” liburuaz hausnartuko dira. Ekintza hau azaroaren 16an, 18:00etan, TRIL Atxabaltako Txoko Feministan izango da eta emakumeentzako eta queerrentzako ekintza da. Ekintza honetan parte hartzeko ez dago topagunean izenik eman beharrik.

Irantzu Varelaren bakarrizketa (MANÓLOGO) eta, La Furiarekin batera, liburu-aurkezpena (“Darle fuego a Bilbao”)

Irantzu Varela kazetari, idazle eta komikoa birritan egongo da gurean. Batetik, bakarrizketari-lanetan MANÓLOGO bakarrizketarekin, azaroaren 19an, 19:00etan, Zaraia aretoan. Bestetik, Irantzu Varelak idatzitako “Darle fuego a Bilbao” liburuaren aurkezpena izango da abenduaren 10ean, 18:00etan, TRIL Atxabaltako Txoko Feministan. Aurkezpenean, Irantzu Varela egilea eta La Furia rap abeslari eta konpositorea arituko dira solasean. Ekintza hau edozein herritarrentzako da.

Bi hitzaldi

Intersexualitateei buruz arituko da Mer Gómez, idazle eta intersex aktibista, “Poner el punto sobre la “i”, de intersex” izenburua duen hitzaldian azaroaren 12an. Irene Zugasti Hervás kazetari eta politologoak Palestinako genozidioa begirada feminista batetik aztertuko du azaroaren 26an emango duen hitzaldian. Bi hitzaldiak

18:00etan izango dira, TRIL Atxabaltako Txoko Feministan eta edozein herritarrek har dezake parte.

Azaroak 25

Atxabaltako Mugimendu Feministak antolatuta, azaroaren 25ean, 18:30ean, elkarretaratzea egingo da herriko plazan eta, ondoren, Portugaleteko Sastraka gaztetxeak sortutako “Aurre egingo dizueten emakumeak” abestia interpretatuko dute herriko hainbat neska gazte eta emakumek.