Gobernu taldeak aurrekontu-aldaketa bat egingo du hainbat proiektu urtea amaitu aurretik bultzatzeko
Gobernu taldeak 1,3M€ euroko aurrekontu-aldaketa eramango du azaroaren 18ko Osoko Bilkurara. Horri dekretu bidez premiaz emango diren 200.000 euroak gehitu behar zaizkio. Guztira, 1,5M€ euro izango dira, eta horiei esker kreditu nahikoa izango dute proiektu eta partida ugarik, abenduaren 31 baino lehen abian jarri edo osatu ahal izateko. Neurri horrekin, gobernu taldeak jarduketa garrantzitsuak bultzatu dituen urtea ixten da: batzuk amaituta daude dagoeneko; Andramariko obrak, Iturrizarko igogailua… lizitatuta daude; eta aldaketa hau onartu ondoren lizitatuko dira frontoiaren obrak, Ilargi parkea, padel pistak, auzo-baratzeak…
Zain dauden proiektuak abian jartzen amaitzeko aldaketa
Aldaketa diruzaintza-gerakinarekin finantzatuko da. Diru-zuzkidura handienak frontoia egokitzeko (600.000 euro), padel pistetarako (420.000 euro) eta Lasitta kaleko proiekturako (120.000 euro) dira. Zenbateko horiekin, partida bakoitzean dagoen erabilgarria osatzen da, bakoitzaren lizitazio-zenbatekora iritsi arte (inbertsioen taulan jasota).
2026ko inbertsioen balantzea
2026ko udal aurrekontuak inbertsio-proiektu garrantzitsuak jasotzen zituen, eta egindako aldaketekin zenbatekoa 4,8 M€-koa izan da; orain proposatzen diren aldaketekin, inbertsioa guztira 6,3 M€-koa izango da. Horri 2025etik zetozen kredituak gehitu behar zaizkio, eta, guztira, ia 8 M€ dira. Helburua da proiektu guztiak urtea amaitu aurretik amaituta, abian edo lizitatuta egotea, 2027a amaitzerako % 100ean osatuta egon daitezen.
2026ko inbertsioen egoera

