Puntu Morea erasorik gabeko festen alde

2022/08/09


Jaietan ligatzea? Bai, baina beti errespetuarekin lelopean, Udalak kanpaina bat jarriko du abian Andramaixetan eraso sexistak prebenitzeko. Puntu Morea ipiniko da abuztuaren 14an Mitarte kalean 19:00etatik 24:00etara. Erreferentziazko gune segurua izango da, genero eta sexu aniztasunarekiko begirada aberatsa emango duena. Gertakarien aurrean erantzun azkarra eskainiko du, eta genero eta sexuaren gaineko zalantzak ere argituko dituzte bertan.