Urkulura doan errepidea itxita egongo da astelehenetik aurrera

2020/10/02
Gipuzkoako Foru Aldundiak Basabe poligonoan (Azbe) zirkulazioa arautuko duen biribilgune berria eraikitzeko lanak hasi ditu. Foru Aldunditik jakitera eman dutenez, datorren astelehenetik aurrera, eta hamabost egun inguruan, Urkulura doan errepidea itxita egongo da indusketa lanak egiteko. Kartelak jarriko dira bidea itxita dagoela ohartarazteko, eta industrialdetik bueltan Urkulurantz joateko edo Basabe baserritik herrirantz jaisteko hartu beharreko bidea adieraziko da.