Aretxabaletako Udalak aintzinako ezkontza antolatzera gonbidatzen ditu herritarrak

2020/03/09

 

Duela 60 urte, aintzinako euskal ezkontza antzeztu zuten herritarrek Aretxabaletako kaleetan zehar. Ondoren, 30 urte beranduago, 1990ean, berriro plazaratu zen lana. Orain, beste 30 urte pasata, Udalak berriz antolatu nahi du kultur ekimen hori.

Antolaketa lanetan parte hartzeko, herriko talde eragileak (kultur elkarteak, kirol elkarteak, gastronomia elkarteak, …) eta herritarrak batu nahi ditu Udalak. Horretarako, martxoaren 11n, arratsaldeko 5etan, Arkupe kultur etxean izango den bilerara gonbidatzen ditu interesa duten herritar guztiak.