Kiroldegian egingo den Aratusteetako bazkarirako tiketak hilaren 28an jarriko dira salgai

2023/01/17

Udalak kiroldegian antolatzen duen Aratusteetako herri bazkarirako (otsailaren 19an) tiketak urtarrilaren 28an jarriko dira salgai Arkupe kultur etxean, 10.00etatik aurrera. 600 txartel aterako ditu Udalak.

Taldeko edo koadrileko kide guztien izen-abizenak eman beharko dira. Baita taldeko arduradun baten telefono zenbakia ere. Bazkaria kreditu-txartelarekin ordaindu beharko da.

Helduentzako menuak 22 euroko prezioa du, eta honako hau izango da: patatak erroixar erara, sahieski errea panadera patatekin, txokolatezko brownie-a banilla izozkiarekin, ogia eta edariak.

Haurrek (14 urtera arte), aldiz, 14 euro ordainduko dituzte: makarroiak tomate eta gaztarekin, txahal hanburgesak saltsan patatekin, txokolate pasteltxoak, ogia eta freskagarriak.