Martxan daude 2026-2027 ikasturterako, haur eta nerabeen aisialdirako dirulaguntzak
Dirulaguntza hau egoera zaurgarrian dauden haur eta nerabeek eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko aukera izan dezaten sortu da. Aretxabaletan erroldatuta dauden jatorri eta testuinguru desberdinetako 16 urte arteko haur eta nerabeei zuzenduta dago.
Gaur gaurkoz, eskolaz kanpoko ekintzek haur eta nerabeen arteko arrakala eta bazterkeria arriskua sortzen dute; izan ere, herriko haur gehienak bestelako ekintzetara joaten dira eskola orduetatik kanpo, baina egoera zaurgarrian dauden haurrek ez dute aukerarik izaten.
Marko juridikoa
NBEren Haurren Eskubideen Nazioarteko Aldarrikapenak, Unifecen Haurren eskubideei buruzko hitzarmenak eta Garapen Jasangarrirako 2030 agendak, besteak beste, behar honi erantzuten dioten hainbat eskubide zerrendatzen dituzte:
- Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe
- Doako hezkuntza baterako eskubidea
- Bereizkeriarik ez
- Haurrak aisialdi, jolas eta ekintza kultural eta artistikoetan parte hartzeko eskubidea
Horiez gain, EAEko Haur eta Nerabeen otsailaren 15eko 2/2024 LEGEAn, printzipio eta jarduketa ataletan, ezartzen du administrazioaren ardura dela haur eta nerabeen jarduera fisikorako eta kirolerako eskubidea nahiz aisialdi hezigarria bermatzeko jarduerak sustatzea.
Amaitzeko, Aretxabaletan 2024an egindako Haur eta nerabeen ongizate emozionaleko diagnostikoan, nerabeek adierazitako beharren artean dago egoera zaurgarrian dauden haur eta nerabeei eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko dirulaguntzak ematea.Diruz laguntzen diren jarduerak.
Diruz laguntzen diren jarduerak
Bi izan daitezke, gehienez ere, diruz lagundutako jarduerak: batetik, ludoteka zerbitzua, eta bestetik, herriko aisialdi edo kirol elkarteek antolatutako jarduera bat. Hauek dira 2026-2027 ikasturtean, ludoteka zerbitzuaz gain, diruz lagunduko diren jarduerak:
- Eskola kirola
- Euskal dantza
- Pilota
- UDA futbola
- Arizmendi kirol elkarteko boleibola, igeriketa nesken futbola
- Kiroldegiko igeriketa ikastaroa
Dirulaguntzaren zenbatekoa
Ondorengo dirulaguntza hauen onuradunei kuotaren %100 ordainduko zaie:
- BDE: Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta.
- GLL: Gizarte Larrialdietarako Laguntza.
- Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera.
Aurkeztu beharreko agiriak.
- Eskaera-orria behar bezala beteta. Eskaera aurkezteko unean eskatzaileak jada izen-ematea ordainduta badu, horri dagozkion egiaztagiriak.
- BDE edo Bizitzeko Gutxieneko diru-sarrera jasotzen duela ziurtatzen duen dokumentua.
- Errenta aitorpena, edo egitetik salbuetsita dagoela adierazten duen ziurtagiria.
Aretxabaletako Udalak zuzenean egiaztatuko ditu beharrezko datuak, datu-bitartekaritzako plataformatik eta beste administrazio batzuetatik. Ondokoak kontsultatuko ditu:
- Gizarte Segurantzan egunean dagoela
- Ogasunean egunean dagoela
- Errolda eta bizikidetza datuak
- Aretxabaletako Udalarekin zorrik ez duela
- GLLaren ziurtagiria
Hala ere, egiaztatze horri uko egiteko aukera izango du eskatzaileak. Kasu horretan, goiko dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
Aurkezteko epea: Irailaren 7tik irailaren 30a arte
Eskaera non aurkeztu: Udaletxeko Erregistro Orokorrean, aurrez aurre edo telematikoki, hezkuntza zerbitzura zuzenduta.
Harremanetarako: 943711862 edo gazteria@aretxabaleta.eus
