Skate parkaren itxura aldatu da

2020/04/22

 

Skate parkaren itxura aldatu da. Aurrera eraman diren lanei esker, Ibarra kiroldegiaren aurreko zelaian dagoen instalazioan konponketa batzuk egin dira, baina, batez ere, skaterren gozamenerako 523 metro koadroko azalera guztia margotu da. Estetika kontu batetik haratago, lanen helburua pista hobetzea izan da, bertatik errazago irristatu ahal izateko. Udalak 3.745 euro (gehi BEZa) ordaindu ditu Getxoko skate eskolako Borja Aginagak egindako lanengatik.