Udalak kultur ekitaldietarako sarrerak ‘online’ saltzeko sistema ezarri du

2022/01/10
Aretxabaleta.eus webguneko 'Agenda' ataleko ‘Erosi zure sarrera’ estekaren bidez sartu behar da.

Gaurtik aurrera, Kultura Sailak antolatutako ekitaldietarako sarrerak online erosi ahal izango dira www.aretxabaleta.eus webgunean. Udalak zerbitzu berri hau jarri du martxan interneterako konexioa duen edozein gailutatik Arkupeko egitaraurako sarrerak erostea errazteko helburuarekin eta, bide batez, kultura herritarrengana hurbiltzeko.

Sarrera eskuratzeko, www.aretxabaleta.eus webguneko Agenda ataleko Erosi zure sarrera estekan klikatu behar da, eta bertatik aretxabaleta.sacatuentrada.es plataformara sartzen da. Gainera, edukiera bistaratu eta butaka bat aukera daiteke. Kudeaketa gastuak direla eta, online sarrerek 10 edo 25 zentimoko errekargua dute, ikuskizunaren arabera, leihatilako salmenta prezioaren gainean.

Hala ere, sarreren salmenta mantenduko da Arkupen, aldez aurretik eta baita emanaldiaren egunean bertan ere.