Aretxabaletan kultur sarrerak komisiorik gabe erosi daitezke, orain aplikaziotik edo webgunetik

2026/11/02

Aretxabaletako kultur ekitaldietarako sarrerak komisiorik gabe eros daitezke orain, Aretxabaletaklik aplikazioaren bidez,  webgunearen bidez edo lehiatilan. Herritarrei erosketa errazteko, pausoz pausoko gida prestatu da, eta sare sozialetan zabalduko da.

Hiru bide sarrerak erosteko

Webgunetik

Erosketa egiteko, webgunean ekitaldien atalera joan, egutegian eguna aukeratu eta nahi den ekitaldia hautatu behar da. Ondoren, “sarrerak erosi” sakatu, eserlekuak aukeratu, datuak bete eta ordainketa egin. Sarrerak erosleak emandako posta elektronikora iristen dira.

Aplikaziotik

Aplikazioa mugikorrean jaitsi eta erabiltzaile kontua sortu ondoren, honela erosi daitezke sarrerak:

  1. Egutegira joan eta eguna aukeratu.
  2. “Saioak ikusi” sakatu eta eguna eta ordua aukeratu.
  3. Eserlekuak hautatu eta “Jarraitu” sakatu.
  4. Datuak bete (izen-abizenak, telefonoa eta posta elektronikoa) eta baldintzak onartu. Erosketa-prozesuak denbora mugatua du.
  5. Txartelarekin edo Bizum-arekin ordaindu.
  6. Sarrerak posta elektronikoan jaso.

Ekitaldiaren sarreran, QR kodea erakutsi behar da, mugikorrean zein paperean.

Aplikazioak ia urtebete darama herrian

Aretxabaletaklik aplikazioa pasa den urtean jarri zen martxan, herrian azaltzen diren inzidentziak bidaltzeko, aretoen eta gelen erreserbak egiteko, berriak irakurtzeko eta herriko agenda ikusteko. Orain, sarrerak erosteko aukera ere gehitu zaio. Horrez gain, hainbat eragile daude aplikazioan sartuta, eta bakoitzak bere profila dauka, antolatzen dutena ikusteko.