Gernikako bonbardaketa eta Espainiako gerra zibila klik batera

2013/06/07
Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroak (CDBG) 5000 liburu baino gehiagorekin, artxiboko materialarekin eta argazkiekin osatutako bere datu-base osoa ONLINE jarri du.

Hona hemen lotura: http://www.museodelapaz.org/es/docu_buscador.php

Online zerbitzu honi esker, edozeinek bilatu ditzake munduko edozein lekutatik Dokumentazio Zentroak dauzkan liburuak, artikuluak, ikus-entzunezko materialak eta nazioarte mailako dokumentazioa.

Online bilaketa egin ondoren eta informazio zabalagoa nahi izanez gero, CDBGko arduradunarekin  (Ana Teresa Nuñez)  jar daiteke harremanetan bide hauetako bat erabiliz: E-posta: dokumentaziozentrua@gernika-lumo.net ; Telefonoa: 946270213 edota Dokumentazio Zentroan bertan.