San Migeletan gune morea egongo da irailaren 26an
2026/09/22
Irailaren 26an eskainiko da zerbitzua, 20:00etatik 02:00etara, Mitarte kalean.
Gune more horrek jai-giroan indarkeria matxistari buruzko sentsibilizazio-, prebentzio- eta artatze-zerbitzua emateko gune segurua eskaintzen du. Bereziki, erasorik balego, espazio seguru bat izango lukete herritarrek eta gertakari horiei erantzun azkar bat emateko bitartekoak emango zaie bertan: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta bideraketa, besteak beste.
Horrez gain, gune morean sentsibilizazioa lantzen da material pedagogikoaren bitartez.
Zatoz eta ezagutu!
