Otalora kaleko komun publikoak konpontzen ari da Udala

2026/09/04

Otalora kalean, plaza azpiko komun publikoak konpontzen ari da Udala. Azken urteetan izandako apurketen ondorioz itxita eduki behar izan dituzte instalazio hauek, eta orain heldu da haiek konpondu eta herritarren esku jartzeko unea.

Goitik behera konpontzeko erabakia hartu du Udalak, etorkizuneko kalteak saihesteko elementu apurtezin eta antibandalikoez hornituz instalazioa. Modu honetan, herritarrek eskura izango dute komun publiko funtzional eta iraunkor bat. Hala ere, errespetuz eta denontzako diren baliabide publikoak errespetatu eta zaintzea denon ardura dela gogorarazi nahi dugu.

Lanen aurrekontua honakoa izan da: 48.378€