Aretxabaletak LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du gaur elkarretaratze batekin

2021/06/28

Gaur LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Udalak eta Atxabaltako Mugimendu Feministak Herriko plazan 19:00etatik egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.

Udaletxeko balkoian ostadar bandera zintzilikatuta egongo da egun osoan zehar.