Berdintasuna

 

Arduradun politikoa: Miren Karmele Uribarri Urresti  

Bulegoa

Helbidea: Otalora kalea, 1; 20550 - Aretxabaleta
Tel: 943711862

Zer da Aretxabaletako berdintasun zerbitzua?

Aretxabaletako Berdintasun Zerbitzua udalak eskaintzen duen zerbitzu bat da, herriko emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzen duena.

Horretarako, herriko emakume eta gizonak hainbat arlotan (hezkuntza, enplegua, aisia, osasuna, kultura,…), nola bizi diren aztertu eta ematen diren ezberdintasun egoerak hobetzeko ekimenak bultzatuko ditu eta emakumeen partehartzea arlo publikoan (etxez kanpoko esparruan) eta gizonen partehartzea arlo pribatuan (etxeko esparruan) sustatuko du.

Nori zuzendua dago?

Gai hauen inguruan kezka edota proposamenen bat duen edozein herritarri dago zuzendua. Eta baita, udaletxeko teknikari, politikari eta Aretxabaletako Udal Zerbitzuei ere.

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lantzen edota landu nahi duten udalerriko edozein erakunde publiko zein pribaturi:

  • Elkarte eta Gizarte elkarte, kultur elkarte eta kirol elkarteei
  • Ikastetxe eta osasun-zentroei
  • Enpresei

Zertan lagundu diezaieke herriko emakume eta gizonei?

Berdintasun zerbitzuak, hurrengo gaien inguruko hainbat programa eta ekimen bultzatuko ditu, besteak beste:

  • Emakumearen egoera lan-merkatuan hobetzea.
  • Hezkidetza (berdintasunean hezi).
  • Emakumeen artean kirol jarduerak bultzatu.
  • Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren inguru herritar guztiak sentsibilizatu.  +
  • Emakumeen aurkako indarkeria ekiditea.

Aretxabaletako Udaleko I. Berdintasun Plana zer da?

Aretxabaletako I. Berdintasun Plana udaleko plenoak lau urtera begira (2009-2012) onartu duen dokumentua da. Bertan herriko emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lagunduko duten hainbat helburu eta ekintza arloka sailkatuak azaltzen dira.

Jaitsi Aretxabaletako I. Berdintasun Plana (PDF, 250 Kb).

Administrazio publikoan euskararen erabilera ez sexistarako gida

Jaitsi gida (PDF)

Aretxabaletako tratu txarren eta sexu erasoen biktimei laguntzeko protokoloa

Jaitsi protokoloa (PDF)