Udaleku irekietarako begiraleak behar dira

2016/04/04
Aurten, uztailaren 1etik 22ra ospatuko dira udaleku irekiak. 3-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako programa da, astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez.

Begirale aritzeko interesa dutenek bidali kurrikuluma ondoko helbideetara:

- gazteria@aretxabaleta.eus

- Aretxabaletako Udala gazteria zerbitzua

Kurrikuluma uzteko azken eguna: apirilak 20

Udaleku irekietan begirale izateko ezinbestekoa izango da euskaraz ondo jakitea.

Hona hemen udaleku irekietako begiraleak hartzeko irizpideen puntuaketa:

1.- Begirale titulua. 5 puntu

2.- EGA titulua. 2 puntu

3. Aisialdiarekin zerikusia duten 8 orduko ikastaro bakoitzeko. 1 puntu

4.- Magisteritza, psikologia, pedagogia ikasten edo ikasita: 3 puntu

5.- Aretxabaletako udaleku irekietan begirale: 2 puntu

6.- Beste udaleku ireki batzuetan begirale:1 puntu

7.- Udaleku itxietan begirale: 1 puntu

Lehentasuna Aretxabaletako gazteek izango dute