Aretxabaletako genealogia feministari buruzko lehiaketa martxan dago

2021/09/08
Ikerketa lanak herriko emakumeen* historia eta mugimendu feminista jorratuko ditu. Proposamenak urriaren 4ra arte aurkez daitezke, eta lan irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du.

Udal Berdintasun Sailak eta Erdu talde feministak Aretxabaletako genealogia feminista eraikitzeko lehiaketaren lehen edizioa jarri dute abian. Ikerketa euskaraz egingo da, eta herriko emakumeen* historia eta mugimendu feminista aztertuko ditu, 1.500 euroko saria emanez.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzen artean dago emakumea* izatea eta 2005ean edo aurreko urteetan jaio izana. Ez da ezinbestekoa izango Aretxabaletakoa edo eskualdekoa izatea, baina epaimahaiak baldintza hori baloratuko du. Gehienez ere hiru proposamen aurkeztu ahal izango dira urriaren 4ra arte helbide elektroniko honetan: berdintasuna@aretxabaleta.eus. Aukeratutako lana urriaren 18an jakinaraziko da, eta abenduaren 27ra arteko epea egongo da lan hori egiteko. Saria, berriz, 2022ko urtarrilean emango da.

ONARRIAK

IZENA EMATEKO ORRIA