Herritarrekin Sareak

2013/09/13
2012an zehar, Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udalen arteko Herritarrekin Sareak abian jarri zituen udalerrien tamainaren arabera antolatutako lantaldeak.

Talde horiek sei hilabetez jardun zuten lanean udalek herritarren parte hartzea lortzeko sistemari buruz. Talde bakoitzean egindako lana partekatzeko asmoz, 2013ko otsailaren 1ean, Hernanin, sarearen bigarren topaketa egin genuen.

Talde bakoitzak parte hartzeko sistemei buruz egindako hausnarketa eta topaketan landutakoa jasotzen duen memoria ikus dezakezu hemen.

Informazio gehiago Gipuzkoaherritarrekin webgunean.