Irakur punturako marrazki lehiaketa

2014/11/06
Udal liburutegiko irakur punturako marrazki lehiaketa.

Liburutegian, urtero ateratzen ditugu irakur puntuak. Alde batean liburutegiko egutegia eta ordutegia jartzen ditugu, eta beste aldean, marrazki bat.

Aurreko urtean bezala, 2015eko marrazkia herritarrek egitea nahi dugu, eta asmo horrekin, lehiaketa bat jarri dugu martxan.

14 urtetik gorakoei zuzendua. Saria: 250€

BALDINTZA TEKNIKOAK:

  • Tamaina 20 zm-ko altuera eta 5,5 zm-ko zabalera.
  • Gaia eta teknika libreak.
  • Marrazkia argitaragabea izan beharko da.


AURKEZTEKO ERA:

Udal Liburutegian jasoko dira azaroaren 28a baino lehen.
 
Anonimotasuna gordetzeko bi gutun-azal entregatu behar dira, eta bietan, kanpoaldean, ezizen edo lema berbera jarri. Gutun-azal batean marrazkia sartu (tolestu gabe), eta bigarrenean, egilearen datuak (izen- abizenak eta telefono zenbaki bat).