Gurasoentzako Baliabide Gida

2013/02/01
Txatxilipurdi Elkartea, Arrasateko Biblioteka eta Aretxabaletako Udal Liburutegiaren artean egin den irakurketa gida aurkezten dizuegu.

0 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten Gurasoentzako Baliabide Gida osatua da. Gurasoek, haurren bizitzako lehen urteetan eta sarri, familiaren sorrerako lehen garaietan lagungarriak izan daitezkeen baliabideak eskura izan ditzaten.

Bertan, gaika sailkatutako materiala aurkezten da (liburu, web orri…) baita haur literaturan interesgarriak izan daitezkeen liburu eta ipuinen aukeraketa bat ere.

Irakurketa gida ikusteko zapaldu hemen.

Paperean nahi izanez gero, Aretxabaletako eta Arrasateko liburutegietan zein herri hauetako anbulatorio eta ludoteketan aurkituko dituzue.

Lagungarria eta interesekoa izango delakoan,

Gozatu!