- https://www.aretxabaleta.eus/eu/aktualitatea/agenda/gora-euskal-errepublika-lemapean-mobilizazioa-bilbon-1
- "Gora Euskal Errepublika" lemapean mobilizazioa Bilbon.
- 2016-05-13T16:00:00+02:00
- 2016-05-13T17:00:00+02:00
- Datorren igandean, urriak 12, Bilbon "Gora Euskal Errepublika" lemapean mobilizazio ekimen nazionala burutuko da.
"Gora Euskal Errepublika" lemapean mobilizazioa Bilbon.
Mobilizazio/ekimena goizeko 11:30etik aurrera Bilboko plaza Zirkularretik plaza Eliptika dagoen tartean burutuko da. Ez da ohiko manifestazioa izango, mobilizazio dinamiko eta parte-hartzailea egingo dugu. Jendea espaloietatik dabilen bitartean, sektore, alor eta esparru ezberdinen aldarrikapenak kalearen erdialdean landuko ditugu.
Une zehatz batean sirena hotsa entzungo da eta orduan denon artean kalearen erdialdea okupatuko dugu.
Mobilizazio/ekimen jendetsua eta alaia izatea nahi dugu. Horregatik, parte hartu nahi duzuen musika eta animazio taldeei dei egiten dizuegu gurekin harremanetan jartzeko (943561853 tl edo info@independentistak.net).
Ikusi SPOTa eta prentsaurrekoa.
Jarraitu:
Facebook https://eu-es.facebook.com/independentistak.net
Twitter https://twitter.com/indesarea
Web www.independentistak.net
- Noiz
- 2016/05/13 16:00 - 17:00"
- Hitzordua egutegira gehitu
-
iCal