- https://www.aretxabaleta.eus/eu/aktualitatea/agenda/ekobira-azoka-aretxabaletan
- Ekobira azoka Aretxabaletan
- 2016-05-13T16:00:00+02:00
- 2016-05-13T17:00:00+02:00
- Urteko lehen Ekobira azoka Aretxabaletan izango da maiatzaren 11n.
Ekobira azoka Aretxabaletan
Kutxa Ekobira azoka ibiltaria Gipuzkoako zortzi herritatik pasako da aurtengo edizioan, maiatzeko eta ekaineko zapatuetan. Aretxabaletan egingo da lehena, hilaren 11n. Ekoizle ekologikoak, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak… izango dira.
10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era egingo da azoka Aretxabaletako Herriko Plazan. Kontsumo jasangarria eta solidarioa sustatzea du azokak helburu, eta bertan izango dira produktu ekologikoak ekoizten dituzten nekazariak eta artisauak, material birziklatuekin egingo produktuak, energia berriztagarriekin lotutako enpresak…
Azokako eskaintza osatzeko, gainera, Kutxa Ekobirak 3 ikastaro eskainiko ditu herritarrentzat, eta ikastaro horietako bakoitzean profesional bat izango da gaiaren gaineko azalpenak emateko.
Hiru ikastaro:
1- Balkoi baratzak
- Helburua: Etxeko balkoian barazkiak noiz eta nola landatzen ikastea.
- Ordutegia: 11:00-14:00.
- Lekua: Aretxabaletako Herriko Plaza.
- Adin guztietarako (14 urtetik beherako gazteak gurasoekin joan beharko dira).
2- Altzari birziklatuak
- Helburua: Etxeko produktuekin birziklaturiko altzariak egiten ikastea.
- Ordutegia: 11:30-14:00.
- Lekua: Aretxabaletako Herriko Plaza.
- Adin guztietarako (14 urtetik beherako gazteak gurasoekin joan beharko dira).
3- Krema eta xaboiak
- Helburua: Xaboia eta kremak egiten ikastea, etxeko produktuekin eta era erraz batean. Gaian adituak norberaren higienerako produktuak norberak nola egin ditzakeen azalduko du, pare bat ordutan.
- Ordutegia: 17:00-19:30.
- Lekua: Aretxabaletako Herriko Plaza.
- Adin guztietarako (14 urtetik beherako gazteak gurasoekin joan beharko dira). Zortzi pertsonarentzat.
Izen-ematea
Ekintza guzti hauek dohainik dira, eta parte hartu ahal izateko ekobira@ekogunea.net helbidera idatzi behar da hurrengo datuekin: izen-abizenak, telefono zenbakia eta zein ekintzatan parte hartu nahi den.
Ekintzetarako lekuak mugatuak dira; hori dela eta, plazak betetzeko, izena emandako ordena errespetatuko da.
- Noiz
- 2016/05/13 16:00 - 17:00"
- Non
- Aretxabaletako Herriko Plaza
- Hitzordua egutegira gehitu
-
iCal