D ereduaren gehiengoa aurrematrikuletan

2013/02/20
Familien ia % 78k D eredua hautatu du EAEn 2013-2014 ikasturterako aurrematrikuletan.

2 urteko haurrei dagozkie datuak. Euskarazko ereduak aurreko ikasturteekiko gora egin du; eta behera, berriz, B eredu mistoak eta gaztelaniazko A ereduak.

2013-2014 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina amaitu berria da EAEn eta Eusko Jaurlaritzak behin-behineko emaitzak plazaratu zituen atzo (2013-2-18); 2 urteko haurrei dagozkie datuak, aurreneko aldiz matrikulatu dituztenei, hain zuzen.

Hizkuntza-eredua kontuan hartuta, euskarazko D ereduak aurreko ikasturteekiko gora egin du; eta behera, berriz, B eredu mistoak eta gaztelaniazko A ereduak. Horrela, azken urteetako joera mantendu egin dela nabarmendu daiteke. Familien % 77,73k aukeratu du D eredua, % 19,22k B eredua, eta % 3,05ek A eredua.

Informazio iturria: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1361264553