Frontenis txapelketa herriko 11-17 urte bitarteko gazteentzako

2018/03/21

Martxoak 28an Iturrigorri frontoian frontenis txapelketa egongo da herriko 11-17 urte bitarteko gazteentzako. 17:00ean hasi eta 20:00ak arte izango da. Bukaeran afari-merienda eder bat prest egongo da partaideentzako. Bikoteka izango da eta horretarako izen emate orriak Kurtzebarri Eskola zein Arizmendi Ikastolako Almen gunean (martxoak 21era arte) eta Atxagazte Gaztelekuan (martxoak 23 arte) egongo dira.

Oharrak: Parte hartzeko asmoa duten bikoteek 16:30erako frontoian azaldu beharko dute eta kolore ezberdinetako bi kamiseta ekarri beharko dituzte.