Kataluniako Diadarekin elkartasuna
Independentistak Sareak euskal herritar asko eta askoren sentimentua eta gogoa kontutan hartu eta elkartasun eta konplizitate hori adierazteko aukera eskaini nahi die guztiei, eta irailaren 7an, larunbata, Kataluniako prozesu independentistaren aldeko ekimenak ditzen ditu Euskal Herriko hiriburuetan.
Aurtengo Diadako mobilizazioa gizakate erraldoia izango da, eta mundu zabalean zehar Kataluniarekin bat eginez antolatuko diren ekimenak ere gizakateak izango dira, beraz, Euskal Herriko hiriburuetan ere gizakateak egin eta, ondoren, elkartasun ekitaldiak burutzea proposatzen du Sareak.
Autobusak Kataluniara
Irailak 11, asteazkena CATALUNYAko DIADAra joateko AUTOBUSAK antolatu nahi ditugu. Asmoa bi autobus (gutxienez) ateratzea da:
- BUS1: BILBO-GASTEIZ-CATALUNYA
- BUS2: DONOSTIA-IRUÑA-CATALUNYA
Irailak 10 gaueko 24:00tan aterako litzake autobusa, Irailak 11 goizez iristeko. Arratsaldeko 5ak aldera DIADA eta ondoren gauean buelta. Prezioa: 50 € inguru
Apuntatzeko: info@independentistak.net edo tfnoa: 943 561853
ANIMA ZAITEZ !!
CATALUNYA – EUSKAL HERRIA
Bi herri helburu bakarra
INDEPENDENTZIA
INDEPENDENTISTAK Sarea