Esaldi lehiaketako sariak

2012/07/25
Uztailaren 6an epaimahaia elkartu zen 2012ko esaldi lehiaketako sariak emateko. Sarituak honako hauek izan dira:

- Andramaixetako egitarauan  erabiliko den leloa:

“Pozik eta umoretsu,
hartu Andramaixak gogotsu!”
Egilea “BERTAKUAK” taldea izan da ( Irati Zubillaga eta Esti Meabe), eta saria 120 €.

- Pegatinak egiteko erabiliko diren esaldiak:

“Dantza, salto eta jiro,
Andramaixetan bada giro!”
Egilea “AGUATXIMONGI” taldea izan da ( Leire Meabe eta Ainhoa Elorza), eta saria 60 €.

“Egun-pasa edo gau-pasa,
girue demasa”
Egilea “AUPI” taldea izan da (Jasone Gorroño and Company), eta saria 60 €.

“Askatu barrue,
Libratu burue,
suelto dantzatzeko da ta
Andramaixetako doinue”
Egilea “AUPI” taldea izan da (Jasone Gorroño and Company), eta saria 60 €.

Aurten  24 talde izan dira eta guztira 77 esaldi. Gaiei dagokienez, hauek izan dira:
• Jaiak neurri onean pasatzera animatuz
• Jaiak ondo pasatzera gonbidatuz

Esan behar da, prebentzioaren aldeko esaldiak oso gutxi izan direla eta horietako bat ere ez saritua.

Beste datu batzuk: Lehiaketa hau  2003an hasi zen, 4 taldek hartu zuten parte eta guztira 18 esaldi aurkeztu ziren; 2004an, 7 talde izan ziren eta 51 esaldi; 2005ean, 12 talde eta 71 esaldi;  2006an,  15 talde eta 98 esaldi; 2007an, 44 esaldi ; 2008an 27 talde eta 108 esaldi;  2009an, 21 talde  eta 65 esaldi;  2010ean 14 talde eta 56 esaldi guztira, 2011n, 18 talde eta 66 esaldi eta aurten, 24 talde eta 77 esaldi.