Algara ludoteka

3-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua.
  • Helbidea: Gernika plaza
  • Tel: 943790581
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 17:00etik – 19:30etara

HELBURUAK

  • Aisialdiaz era aktiboan, parte hartzailean, sortzailean eta osasuntsuan gozatzea ongizatea eta garapen pertsonala eta soziala bultzatzeko.
  • Bizitzarako oinarrizkoak diren jarrerak eta trebetasunak eskuratzea eta garatzea (hala nola, kognitiboak, sozialak, psikomotrizitatekoak, afektiboak…).
  • Antzeko adina duten pertsonekin eta hezitzaileekin loturak saiatzea eta eraikitzea.
  • Gizartean integratzeko harremana gauzatzea.
  • Bizikidetzari, errespetuari eta kultur artekotasunari buruzko balioak bultzatzea.
  • Aukeratutako zaletasunak bultzatzea, sormena lantzea eta haurren ekimenak eta proiektuak sustatzea.
  • Jarrera eta trebetasun pertsonalak nahiz sozialak garatzen lagunduko duten hainbat pizgarri eskaintzea.
  • Hainbat gaitasunen garapena sustatzea: hala nola, erabakiak hartzea, iritzia ematea eta parekoen taldearekin eztabaidan jardutea, duten gaitasunaren arabera eta haien interesekoak diren gaietan.
  • Haurren heltze prozesua erraztea eta horretarako laguntza ematea hurbileko erreferente iraunkorrak eskainita (hezitzaileak). 

Bazkidetza

Urte osoko bazkidetza: 70 euro       

Argazkiak